REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, S.A.D
Baldintza hauen bidez, realsociedad.com, realsociedad.net, realsociedad.org eta fundazioa.realsociedad.com/ (aurrerantzean, WEBa) domeinuetarako onartutako erabilera arautzen da. Aipatutako domeinuen titulartasuna REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, S.A.D.ena da (aurrerantzean, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL edo KLUBa). Egoitza soziala::
Anoeta pasalekua, 1
20014 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Tel.: (34) 943 451 109 / 943 462 833
[email protected]
IFK: A20424511
Informazio Gizartearen eta Merkatu Elektronikoaren Zerbitzuen Legea betez, realsociedad.com, realsociedad.net eta realsociedad.org domeinuak Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emana du, honako datu hauekin:
DOKUMENTUA: 1/2003/6.919,0 | LIBURU EGUNKARIA: 61 |
LIBURUKIA: 1173 | LIBURUA: 0 |
ORRIA: SS-3465 | ORRIA BIS: |
INSKRIP.: 17ª | INS.BIS: marjina |
IDAZPENA: 6017 | FOLIOA: 79 |
SARBIDEA ETA ONARPENA
Weba erabiltzeko baldintzon helburua, honako hauek arautzea da: publikoarentzat oro har, eta erabiltzaileentzat bereziki, dohainik eskuragarri eta erabilgarri jartzen den eta interesgarria izan daitekeen informazioa –kirol informazioa, informazio instituzionala eta soziala–, hala nola KLUBak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzkoa edo KLUBa babesten duten hirugarrenek nahiz kolaboratzaileek eskaintzen dutenari buruzkoa.
WEBera sartzeak berekin dakar Lege Ohar honetan –bertara sartzeko unean dagoen bertsioan– jasotzen diren baldintza guzti-guztiak osoki eta erreparorik gabe onartzea. Baldintzok erabiltzaile izaera ematen diote nabigatzaileari (aurrerantzean, ERABILTZAILEA).
ERABILTZAILEari WEB honen erabilera arautzen duten baldintza orokorrak irakurtzea gomendatzen zaio bertara sartzen den aldiro.
REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek eskubidea izango du WEBaren konfigurazioa, zerbitzuak, edukiak eta baldintzak alde bakarretik, edozein unetan eta aurrez ezer jakinarazi gabe aldatu edo ezabatzeko.
WEBa erabiltze hutsak eta bertan nabigatze hutsak, hala nola informazioa eskatzeak edo, hala badagokio, erregistratzeak eta produktu edota zerbitzu jakin batzuk kontratatzeak berekin ekarriko dute erabiltzaileak inolako erreparorik gabe onartzea sartzeko eta erabiltzeko baldintza orokor guzti-guztiak eta, hala badagokio, baita erregistratzeko edota kontratatzeko baldintza konkretuak ere. Lege baldintza horietan xedatuta ez dagoenari, berriz, Lege Ohar honetan jasotakoa izango zaio aplikagarri.
ERABILERA ETA NABIGAZIOA
REAL SOCIEDAD DE FUTBOL ez du bermatzen Webgunearen erabilgarritasuna eta jarraitutasuna, eta inola ere ez du honako hauen erantzukizuna hartzen: bere Webgunea edo link bidez lotuta dauzkan beste webguneak erabilgarritasunik edo sarbiderik gabe egotearen ondoriozko kalte-galerena; Webgunearen funtzionamendu etenena edo hutsegite informatikoena; martxan egondako telefono lineetan, Internet sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan izandako hutsen edo gainkargen ondoriozko matxura telefoniko, deskonexio, atzerapen edo blokeoena; erabiltzaileen behar espezifikoetarako Webguneak duen egokitasun faltarena eta REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen kontrolaz kanpoko hirugarren pertsonek baimenik gabe sartuta egindako bestelako kalteena.
REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek ez du ziurtatzen kanpotik etorritako hirugarrenek WEBean birusak eta bestelako malware elementuak sartuko ez dituztenik eta horren ondorioz alteraziorik gertatuko ez denik erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan, edo erabiltzaileon sistemetan biltegiratutako dokumentu elektroniko eta fitxategietan; honenbestez, ez da, inondik inora ere, birusen, malwarearen edo beste elementu batzuen ondorioz erabiltzaileen sistema fisiko eta logikoetan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan gerta litezkeen alterazioek eragindako kalte-galeren erantzule izango.
Nolanahi ere, KLUBak hainbat babes neurri hartu ditu webgunea eta bertako edukiak hirugarrenen eraso informatikoen kontra babesteko. Baina horrek ez du ziurtatzen baimenik gabeko hirugarrenek ez dutenik WEBa erabiltzaileek egiten duten bezala erabili ahal izango, edo erabilera horren baldintza, ezaugarri eta zirkunstantzietan erabiltzea ez dutenik lortuko. Ondorioz, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek ez du, inola ere, baimenik gabeko sarbide eta erabilera horren ondorioz gerta litezkeen kalte eta galeren erantzukizunik hartuko.
EDUKIAK ETA ERANTZUKIZUNA
Webeko edukien xedea da kirol informazioa, informazio instituzionala eta soziala ematea, hala nola KLUBak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzkoa edo KLUBa babesten duten hirugarrenek nahiz kolaboratzaileek eskaintzen dutenari buruzkoa, erabiltzailearentzat interesgarria izan daitekeelakoan. Informazio hori orokorra eta orientagarria da, baina ez da loteslea REAL SOCIEDAD DE FUTBOLentzat.
Realak aurrez ezer esan gabe aldatu ahal izango ditu edukiak, eta webgune barruan edukiok ezabatu eta aldatzeaz gain, edukiok eskuratzeko modua ere aldatu ahal izango du, inolako justifikaziorik gabe eta askatasunez, horrek ERABILTZAILEari eragin diezazkiokeen ondorioen erantzukizunik hartu barik.
Debekatuta dago webguneko edukiak, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen baimenik gabe, hirugarren pertsonen publizitatea edo informazioa sustatu, kontratatu edo zabaltzeko erabiltzea; halaber, debekatuta dago ERABILTZAILEaren esku dauden zerbitzuak edo informazioa baliatuz, publizitatea nahiz informazioa bidaltzea, erabilera hori doanekoa izan edo ez.
REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek, bestalde, ez du berak irekitako webgune, foro edo blogen bidez erabiltzaileen artean trukatzen den informazioaren ondoriozko inolako erantzukizunik hartuko. Gune horietan egiten diren adierazpenen erantzukizuna, adierazpen horien egileena da. Ildo horretan, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen webgune, foro, blog eta sare sozialekiko konexioak erabiltzen dituztenek legeak, zerbitzu konkretuei aplikatzekoak diren lege baldintzak eta trafiko erabilerei dagozkienak errespetatuz erabili behar dituzte, eta REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen aurrean edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute aipatutako betebeharrak ez betetzearen ondorioz eragindako edozein kalte edo galerarengatik.
ERABILTZAILEAk uste badu WEB honetan, foroetan, blogetan edo sare sozialetan badagoela legez kontrakotzat jo litekeen edo hirugarrenen eskubideak kalte litzakeen edukirik, orduan [email protected] helbide elektronikora idatzita jakinarazi beharko du, erreklamazioaren xede den edukia eta erreklamazioaren arrazoia bera xeheki azalduz.
ERABILTZAILEENTZAKO ERABILERA BALDINTZAK
WEBera sartzea borondatezkoa da. Oro har, erabiltzailearen betebeharra da weba, edukiak eta zerbitzuak modu arduratsu, zuzen eta legezkoan erabiltzea, eta bere betebeharra da, baita ere, baldintza orokorrak, ohar bereziak edo horietan nahiz webean jasotako erabilera jarraibideak betetzea; bere obligazioa da betiere legeari, ohitura onei eta fede oneko eskakizunei jarraituz jardutea, behar den ardura jarriz eta REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen, klubaren hornitzaileen, gainerako erabiltzaileen edo, oro har, hirugarrenen ondasunak, eskubideak eta funtzionamendu normala galarazi, kaltetu edo hondatu gabe arituz.
Hona hemen, zehazki, WEBa erabiltzean erabiltzaileak izango dituen betebeharrak:
- Inola ere ez erreproduzitzea –ezta hiperesteka baten bidez ere– ez KLUBaren weba ez bertako edukiak, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLeko pertsona batek –horretarako nahikoa ahalmen duena– berariaz eta idatziz emandako baimenarekin ez bada.
- Ez ezabatu, saihestu edo manipulatu, ez edukietan txertatutako copyrighta eta titular eskubideen gainerako datu identifikagarriak, ez babesteko gailu teknikoak, ez edukiek izan ditzaketen informazio mekanismoak.
- Ez aldarazi, birprogramatu, egokitu edo itzuli web orri honen iturburu kodea. Web orriaren iturburu kodea edozein euskarritan osorik edo partzialki eta edozein arrazoi tarteko erreproduzitzea, baimendu gabeko kopiatzat joko da.
- Web honetan edo web honetatik, ez sartu, biltegiratu edo zabaldu iraingarria, laidozkoa, lizuna, mehatxuzkoa, xenofoboa, indarkeriarako akuilu, diskriminaziorako akuilu –arraza, sexu, ideologia, erlijio arrazoiak tarteko– izan daitekeen informaziorik edo materialik; ezta, modu batera edo bestera, moralari, ordena publikoari, oinarrizko eskubideei, askatasun publikoari, ohoreari, intimitateari, hirugarrenen irudiari eta, oro har, indarreko araudiari erasotzen dion informazio edo materialik ere. Debeku hau gorabehera, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek ezabatu egingo du puntu honetan azaldutako printzipio eta balio konstituzionalen kontrakotzat jotzen duen eduki oro.
- Web honetan edo web honetatik, ez sartu, biltegiratu edo zabaldu webari edo webaren zerbitzuei, KLUBaren erabiltzaile, babesle, kolaboratzaile, hornitzaile eta abarri edo REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen edozein ekipamendu, sistema edo sareri, eta, oro har, edozein hirugarreni kalte egiteko moduko programa, datu, birus, kode edo bestelako gailu elektroniko nahiz fisikorik.
- Ez egin publizitate edo ustiapen komertzialeko jarduerarik webaren bitartez, eta ez erabili bertako edukiak eta informazioa ez publizitatea bidaltzeko ez beste edozein xede komertzial daukaten mezuak igortzeko ez hirugarrenen datu pertsonalak bildu edo biltegiratzeko.
- Ez erabili identitate faltsurik, ez ordezkatu beste batzuen identitatea weba edo webaren edozein zerbitzu erabiltzean, erabilera modu horren barruan hirugarrenen pasahitzak, sarbide gakoak eta bestelakoak kontuan hartuz.
- Ez suntsitu, aldarazi, erabiltzeko baliatu, erabilezin bihurtu edo kaltetu KLUBaren, babesleen, kolaboratzaileen, hornitzaileen edo hirugarrenen datu, informazio, programa edo dokumentu elektronikoak.
- Ez sartu, biltegiratu edo zabaldu, webaren bidez, jabetza intelektualeko nahiz industrialeko eskubideak edo hirugarrenen enpresa sekretuak urratzen dituen edukirik, eta, oro har, ez sartu, biltegiratu edo zabaldu edukirik legearen arabera edukiok hirugarrenen esku jartzeko eskubiderik izan gabe.
Indarreko lege xedapenei jarraituz, erabiltzaileen IP helbidea gorde egiten da juridikoki zehazten den aldian, erabiltzaileek indarreko legeria betetzen duten detektatu ahal izateko. Hutsegitetzat edo delitutzat jo daitezkeen edukiak edo iruzkinak argitaratzen badira, webaren administratzaileek edozein eduki edo mezu blokeatu, arakatu edo ezabatu ahal izango dute, arestian adierazitako irizpideen arabera.
ERREGISTROA
Normalean, webaren zerbitzuak ez du eskatzen erabiltzaileak aurrez harpidetuta edo erregistratuta egotea. Dena dela, badaude zerbitzu batzuk –lehiaketa, zozketa eta jokoetan parte hartzea, newsletterrera harpidetzea– non beharrezkoa baita WEB barruan ‘zale’ edo ‘abonatu’ moduan erregistratuta egotea. Erregistroa, zerbitzuan berariaz adierazten den moduan egingo da, eta datuak soil-soilik inprimakietako datuak biltzeko eta lege klausuletan adierazten diren xede eta bermeekin tratatuko dira.
Horretarako, erabiltzaileak inprimakian eskatzen diren datuei buruzko informazio propio, benetako, egiazko eta legezkoa eman beharko du derrigorrez, eta datuok eguneraturik mantendu. Erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsu edo zehaztugabeen erantzule bakarra. Honenbestez, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek ez du erabiltzaileak emandako datuen benetakotasunaren eta zehaztasunaren erantzukizunik hartzen.
Gainera, erregistroaren ondorioz erabiltzaileari erabiltzaile izen konkretu bat, gakoa edota pasahitza ematen bazaio, erabiltzaileak berak konpromisoa hartuko du horiek modu arduratsuan erabiltzeko eta sekretuan gordetzeko, pertsonalak eta konfidentzialak direlako, eta konpromisoa hartuko du, halaber, inori datuok erabiltzen ez uzteko, ez hirugarrenei, ez zerikusirik ez daukaten pertsonei, izan aldi baterako edo izan iraunkorki. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da hirugarren batek zerbitzuak modu ez-legitimoan erabiltzea, eta horretarako erabiltzailearen aldetik arduragabeki erabilitako edo galdutako pasahitz bat baliatzea.
KLUBak uneoro zainduko ditu datu pertsonalak babesteari buruzko gaietan indarreko legeriak arautzen dituen printzipioak, eta atariko zerbitzuak emateko ezinbestekoak diren datuak baino ez ditu bilduko derrigorrez. KLUBak uneoro bermatzen ditu fitxategi mota bakoitzerako legez xedatzen den segurtasuna eta osotasuna lortzeko neurri egokiak.
ADINGABEAK
REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek ez du hamalau (14) urtetik beherakoen datu pertsonalik jasoko gurasoen edo legezko tutoreen baimenik eduki gabe (zaleen web klausulen dokumentuarekin bat etorriz).
Arestian esandakoa gorabehera, webgunea erakargarria izan daiteke aipatutako gazteentzat, bertan jasotzen den edukia dela eta. Ildo horretan, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek gurasoak animatu nahi ditu beren seme-alaben jarduera elektronikoak gainbegiratzera; horretarako daude, esaterako, hainbat zerbitzu elektronikok eta software fabrikatzailek gurasoentzat eskaintzen dituzten kontrol tresnak, adin txikikoei ingurune elektroniko segurua ematen laguntzen dutenak. Tresna horien bitartez, gainera, hamalau (14) urtetik beherakoak beren izen, helbide eta gainerako datu pertsonalekin gurasoen baimenik gabe bide elektronikoz komunikatzea ekidin daiteke.
REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek eskubidea izango du, egoki ikusten dituen bitartekoak erabiliz, webgunearen bidez datuak zabaldu dituen edozein erabiltzaileren benetako adina egiaztatzeko. Hamalau (14) urtetik beherako erabiltzaile batek webgunean datuak zabaldu dituela eta webgunean sartzeko behar diren datuak faltsutu dituela susmatzen bada, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek webgunearen zerbitzuak eskuratzea ukatu ahal izango dio aipatutako erabiltzaileari, eta ezereztu eta ezabatu egingo du. Hala ere, webgunean datuak zabaltzen dituzten pertsonen benetako adina jakitea erabat konplikatua denez, zu zeu ohartzen bazara zure semeak edo alabak datuak zabaldu dituela, jarri zaitez harremanetan REAL SOCIEDAD DE FUTBOLekin, helbide honetara jota: [email protected].
LOTURAK
Berariaz debekatzen da publizitate eta merkataritza xedea duten hiperestekak sartzea, baita KLUBarekin zerikusirik eduki ez eta Realaren webera berariazko baimenik gabe sartzea ahalbidetzen duten web orriekin lotzea ere. Hirugarrenek WEBean sartzeko lotura bat jartzen badute, orri nagusira sartzekoa izango da; berariaz debekatzen dira esteka sakonak, framminga eta webeko edukien edozelako aprobetxamendu, berariazko baimenik gabeko hirugarrenen alde.
Webgune honetan agertzen diren esteken eta hiperesteken funtzioa hau besterik ez da: ERABILTZAILEari jakinaraztea Interneten badirela dena delako gaiari buruzko beste informazio iturri batzuk, WEB honetan ematen diren datuetan sakondu ahal izateko. Esteka horiek ez dira, berez, helburu lekuetara jotzeko iradokizun, gonbidapen edo gomendioak; hori dela eta, KLUBak ez du esteka horien bidez ateratako emaitzen erantzukizunik hartuko.
Debekatuta dago REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen jabetzako logotipoak, marka komertzialak edo beste edozein grafiko erabiltzea berariazko eta idatzizko baimenik gabeko esteka baten parte gisa.
Estekatutako webguneak eta hirugarrenen markak edo izenak egoteak ez du inondik inora ere esan nahi gune horien arduradun edo titularrekin akordioren bat dagoenik, ez eta REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek webgune horiek eskaintzen dituzten adierazpen, eduki eta zerbitzuak gomendatzen edo sustatzen dituenik edo horiekin identifikatzen denik ere.
JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA
Webgune honetako eduki guztiak, hots, eta batzuk aipatzearren bakarrik, aurkibideak, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, markak eta logotipoak, teknologia, loturak eta ikus-entzunezko edo entzunezko gainerako edukiak, hala nola horien diseinu grafikoa eta iturburu kodeak, horiek guztiak jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako legeriak babesten ditu REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen alde edo hirugarren lizentziadun edo lagatzaileen alde. Debekatuta daude erreprodukzioak –osoak nahiz partzialak–, banaketa, lagapena, komunikazio publikoa, eraldaketa edo ustiapen eskubideen titularrak berariaz baimendu gabeko beste edozein egintza. Eduki hauek, betiere, berariaz eta idatziz baimenduko dira hirugarrenen alde.
Era berean, eta arestian esandakoaren kalte gabe, WEB honen edukiak ordenagailuko programaren kontsiderazioa ere badaukanez, Espainian eta Europako Erkidegoan gaiari buruz dauden arau guztiak zaizkio aplikagarri. Berariaz debekatzen da webgune hau edo bertako edozein eduki osoki edo partzialki erreproduzitzea REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen berariazko eta idatzizko baimenik gabe.
ERABILTZAILEek uko egingo diote edukiak lortzeari –eta are lortzen saiatzeari ere–, baldin eta horretarako, eta kasuaren arabera, eskuragarri jarri zaizkion baliabide eta prozedurak edo zer web orritan aurkitu adierazi zaizkion baliabide eta prozedurak ez beste batzuk erabiltzen badituzte.